Nafarroako Parlamentuko Lurralde antolamenduko NaBairen batzordekide Txentxo Jimenezek “Pirinioetarako Planarekiko Nafarroako gobernuaren duen interes eza” salatu du; “Plana aurreko legegintzaldia onartu zen, baina, hala ere, gune hartan utzikeria handiago dago eta biztanleriak behera egiten segitzen du”.
NaBairen bozeramaileak adierazi du “egungo egoera aldatzeko neurri zehatzak hartzeko aukera izan badauka Nafarroako gobernuak, hala nola, industriari begirako neurriak. Arrobiko industrigunea handitzeko egitasmoa geratuta dauka Nafarroako gobernuak eta gauza bera gertatzen da Izizen ere. Aldiz, Burgiko industrigunea zabaltzen ari den arren, enpresek han ezartzeko zailtasunak dituzte”. Horregatik guztiagatik, Jimenezek proposamena egin dio Nafarroako gobernuari: “enpresei pizgarriak ematea Pirinioetan ezarri daitezen”.
NaBairen irudiz, Pirinioetako errepideen egoera ere arazoa da gunearen biziraupenerako. “Orain arte gobernuak esan izan du hobetze lan horiek guztiak Errepideen Hirugarren Planaren baita aurreikusten zirela, baina oraingoz 2006an egitekoa zen zehar-lerroko bidea ere ez dute egin”, salatu du Jimenezek. Zentzu horretan NaBaik Pirinioetako errepideak hobetzeko neurri zehatzak hartzea eskatu du batez ere Salazar eta Erronkarin bai eta Isoko mendatean “mendatearen iparraldean hobekuntzak egiten hasita badira ere, ulergaitza da nola ez diren hegoaldean ere hobekuntzak egiteko proiektuarekin hasi, esaterako Orradreko zubia zabaltzeko lanak. Kasu honetan gobernuak zubi berria egitearen alde egin du, aurrekotik 10 metrora, hortxe bertan diren hiru bihurgune arriskutsu kendu barik”. Jimenezek iritziz, egingo diren lan horiekin “zirkulazioarentzako gune arriskutsuagoa bilakatu da errepide hori”.
Azkenik, Nafarroa Bairen parlamentariak abeltzaintza sektoreari laguntzeko eskatu dio Nafarroako gobernuari “abeltzaintzak inguru hartako familia askoren biziraupenerako ezinbesteko garrantzia baitu; historikoki abelazkuntza jarduera izan duen gunea da eta gainera Nafarroaren ondare historiko-ekonomikoaren oinarrizko ekarpen ere badelako”
0 comentarios:
Publicar un comentario